Egubakoitzean, San Isidro jaiak hastearekin batera, egingo dute San Isidro spinning master class, egizu festa! ekimena, eta bihar da, martitzena, izena emateko azken eguna. Spinning saio horretan esku hartzeko ez da ezer ordaindu behar izango.
Egubakoitzean egingo dute, 17:30ean hasita, San Isidro spinning master class, egizu festa! eta bertan parte hartzeko ez da ezer ordaindu behar izango. Hala, spinningeko puntako saio hori emateko hainbat spinning irakasle gonbidatu dituzte, kanpokoak eta etxekoak. Saio horretan 55 parte-hartzailerendako tokia izango da, horrenbestez, eman lehenbailehen izena Musakolako bulegoetan. Informazio gehiago 943 77 16 77 telefono zenbakian.