Markel Moron pilotari gaztea Gipuzkoako banakako Pilota Txapelketako irabazlea

Maider Arregi 2010eko urtarrilaren 4a

Gipuzkoako Errendimenduko Pilota Txapelketako eskuz banakako finalak jokatu dira Zestoan zapatuan. Alebinen kategorian AGT Arrasate Pilota taldeko Markel Moron pilotariak irabazi du txapelketa. Partidua zaila izan zen, aurrean aurkari gogorra izan zuelako: Iker Mujika Oiartzuneko Oiarpe taldeko pilotaria. Markelek bere taldeko lagunen animoak jaso zituen eta horrek asko lagundu zion. Arrasate Pilota Taldea

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak