Maritxuk copyright beharrik ez duela erakutsiko du [gaurko argazkiak barruan]

Xabier Urtzelai 2010ko urr. 1a, 13:35
'Jaiak bultzatuz!' leloa du aurtengo Maritxu Kajoiko eskapularioak idatzita. Eta eskapulario hori jantzita milaka Maritxuzale ibiliko dira orduotan, bertakoak eta kanpokoak, Arrasateko kaleetan

"Euskal Herri osoko jai batzorde, konpartsa eta bestelakoak izaten ari diren oztopo eta traben aurrean elkartasuna erakusteko keinua da, gu ere jai herrikoien alde gaudelako. Izan ere, badirudi agintari batzuek euren herriko jaietan herritarrak ikusle soil bilakatu nahi dituztela", adierazi digu Komisiñoko Haritz Zubietek.

Beste batzuendako eredu

Gaur protagonista izango den Ama Birjinak bidelagun berria izango du gaur bertan Iurretan, Migeltxu Kajoi. Bidelagun batzuendako, konpetentzia beste batzuendako, eta kopia hutsa askorendako: "Komisiñuek ez du Iurretan egingo duten jaiaren gainean iritzi ofizialik. Gure artean berba egin dugu horren gainean eta gauza positibo moduan ikusten dugu, jai bat kopiatzeak esan nahi duelako jendeak atsegin duela jai horren formatua, zerbait ondo egin dugun seinale. Gainera, Iurretan ere jai batzorde herrikoi batek antolatuko du Migeltxu Kajoi, eta hori ere poztekoa da. Gainera, garagardoaren jaia asmatu zuena beste herri batzuetan jai bera egiten delako protestaka hasiko balitz...".

Hala, aurten ere ardoz eta aldarrikapenez bustita dator Maritxu, baina lasai, eztarriak baino ez ditugu bustiko, eguraldi ona izango dugu-eta.

Gaurko argazkiak

P1030869P1030850P1030851P1030853P1030855P1030857P1030859P1030861P1030862P1030864P1030866P1030872P1030875P1030876P1030877P1030878

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak