Maritxu Kajoiri esker arrasatearrek ez dute A Griperik harrapatuko

Arritxu Barruso 2009ko urr. 3a, 13:42
Fresko egin zuen bariku gauean eta neska asko arropa gutxirekin ikusi genituen Arrasaten; dotore joatearren ordaindu beharreko prezioa. Gripea harrapatzeko arrisku handia zegoen eta gauzak dauden moduan, griperen bat harrapatuz gero A Gripea izango zen seguruenik. Maritxu Kajoik erremedioa ipini nahi izan zion arriskuari.

Tamifluari konpetentzia eginez herritarrei eta festara hurbildutakoei Mariflu izeneko pilulak banatu zizkien. Aurtengoa, beraz, A Gripearen aurkako miraria izan da.
Sendagaiak eta alkohola nahastea txarra dela esaten dute medikuek. Oraingoan ere nahastea arriskutsua zen: Mariflua, txikitoak eta kubatak.

Maritxu Kajoik baina, horretan ere pentsatu zuen. Telebistan sendagaien iragarkiekin egiten duten bezalaxe zenbait aholku ere eman zituen txikiteroen zaindariak: norberaren edariaren alkohol maila neurtzea, guraso eta umeen aurrean itxura mantentzea eta zalantzaren bat izanez gero konfiantzazko tabernari bati galdetzea. Ez zuten lan makala izango bariku gauean Arrasateko tabernariek mediku lanak egiten.

Dena dela, izan zen gaizki ulerturik ere mirariarekin, biharamuneko pilularekin nahastu zuten-eta batzuek. Mirari bikoitza izango ote da aurtengoa? Hilabete batzuk barru ikusiko dugu hori.

Argi dagoena da Marifluak oso ondo egin ziela Arrasatera parranda egitera joandako guztiei. Goizaldera arte iraun zuten-eta dotore dotore batzuk eta ez hain dotore beste batzuk. Maritxu Kajoik iragarri zuen moduan zapatukoa ez zen gripea, bixamona baizik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak