Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Biharko jai egunaren harira, jantzi eta makilaje gomendio bila jo dugu astean Arrasate Irratian. Amaia Albes Arrasateko disenatzaileak kolore beltzeko jantziak eta takoidun zapatak gomendatzeaz gain, beste hainbat aholku ere eman dizkigu emakume zein gizonentzako. Gorka ileapaindegiko Naiara Uriarteren bitartez, berriz, makilatzeko ohitura ez dutenentzako ikastaro trinko eta azkar bat jaso dugu 107.7an. Jarraian dituzue solasaldi horiek entzungai.