Aurten Biona tabernakoei egingo diete omenaldia nobenaixuen. Egun handirako baina, ia aste bi falta dira. Eguna prestatzen, baina, hasi dira Komisiñokoak. Aurten karpa erraldoia ipiniko dute Kondekuan. Zelai osoa hartuko du karpak eta barruan edariak eta sandwichak zerbitzatuko dituzte. Hori horrela, aurten inoiz baino gehiago txoznako txandak betetzeko jendea behar dute. Txozna batzordeak kalkulatzen du 100 bat lagun beharko dituztela eta izena emateko deia luzatzen dute. Izena Irati eta DAT tabernetan eman daiteke.