Komisiñuak dio “herritarrez lepo” egon zela herriaren alde zaharra gau eta egunez, eta “oso arrakastatsuak” izan zirela “egitarauko ekintza ezberdinak”. Horrekin batera, eskertu egin gura dituzte jaian lagundu duten erakunde, taberna, jatetxe eta saltokiak.
Bizikidetza "arrisku larrian"
Balorazio gaziari dagokionez, berriz, Nobenaixo Egunean gertatutakoaren haritik egin dute. Diote “kasik kolokan” egon zela “hiru arrasatearrek merezi zuten omenaldi beroa, Ertzaintzaren mehatxuengatik”. Hori horrela, adierazi dute “poliziaren tankera horretako jardunaldiek arrisku larrian jartzen dutela bizikidetza, tentsioa sorrarazten dutela eta ez diotela jaiari inolako mesederik egiten”. Euren esanetan, “polizia ez da ongi etorria, bere helburua jaia puskatzea bada”.