Marian Beitialarrangoitiak adierazpen askatasuna izan zuen hizpide Kulturaten

Arritxu Barruso 2008ko uzt. 16a, 16:01
10 urte pasa dira Garzon epailearen aginduz Egin egunkaria eta irratia itxi zituztela. Hori horrela, Aurrerabolie.org-k antolatuta adierazpen askatasuna izan zuten atzo hizpide Arrasateko Kulturaten. Marian Beitialarrangoitia, Egin irratiko zuzendari ohiak, hitzaldia eskaini zuen, hain justu, adierazpen askatasunaren gainean.

Egin egunkariaren sorrera gogoraraziz hasi zuen Beitialarrangoitiak bere agerraldia. Ahotsik ez zeukatenei ahotsa emateko jaio zela azaldu zuen.  Eginen itxiera espero ez zuten arren, aurreko urteak gogorrak izan zirela-eta, ez zituen bat batean harrapatu Garzonen erabakiak. Egun haiek oso biziak eta gogorrak izan zirela aitortu zuen.

Etorkizunean etorriko zenaren aurrera pausu bat besterik ez zela izan hura azaldu zuen. Gaur egun Hernaniko alkate izanda adierazpen askatasunaren urraketa berbera jasaten ari dela gaineratu zuen; Esan edo adierazi izan duenagatik epaitegietara bueltaka ari dela adierazi zuen.

Hedabideei ere zuzendu zitzaien Egin irratiko zuzendari ohia. Komunikabideak pluralak izan behar direla uste du, eta sektore guztiek ikuspuntua jaso behar dutela; herritarrak azkarrak direlako euren ondorio propioak ateratzeko. Egin egon den egunkari pluralenetakoa izan zela ere esan zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak