Maria Errauskinen istorio klasikoa modu berezian kontatua

Miren Manias 2010ko api. 21a, 16:22
‘Mari Zipristinek ez du zorioneko galeperrik nahi’ ipuin arrakastatsuaren kontakizuna egin zuten atzo Arrasaten, Emakume Txokoak antolatuta. Maria Errauskinen istorio klasikoa modu berezian kontatzen delako izan du mundu mailan arrakasta ipuin honek, eta liburuaren egileak Kulturaten izan ziren ideia nola sortu eta garatu zuten kontatzen.

Baziren behin bi lagun, Nunila Lopez eta Myriam Cameros, bata ipuin kontalaria, eta bestea, artista eta ilustratzailea. Lehenengoak ‘Mari Zipristinek ez du zorioneko galeperrik nahi’ izeneko kontakizun berezia zuen eskuartean, eta bigarrenak, istorioa margotzeko nahia azaldu zion hari. Krisiak krisi baina, inork ez zuen liburua argitaratzeko nahia agertu.

Hala, internetez zabaltzen hasi eta astebetera, “ asko gustatu zait” esanez, lehen erantzuna jaso zuten; eta hilabetera, argitaratzeko adina diru bildu zuten. Are gehiago, istorioa munduan zehar zabaldu dute. Arrakasta ipuinaren berezitasunari eta egileen lanari esker lortu dute, izan ere, Maria Errauskinen istorio klasikoa modu berezian kontatu dute eta emakume asko identifikatuta sentitu dira.

Emakume Txokoak antolatuta, liburuaren aurkezpena egin eta ideia nola sortu eta garatu duten kontatu zuten egileek atzo Kulturaten. Liburuak izandako oihartzuna dela-eta, jende asko batu zen aurkezpen ekitaldian; emakumez bete zen, bereziki, Kulturateko areto nagusia.

Datozen asteetan ez da Emakume Txokoak antolatutako ekitaldirik faltako, izan ere, prest daukate ekainera arteko egitaraua: besteak beste, antzerki emanaldia izango da maiatzean eta ekainean, berriz, Emakume Txokoko festa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak