Mankomunitateak antolatutako enplegu tailerrak eman ditu fruituak

Goiena 2010ko uzt. 20a, 17:15
Eguzkiaren energia jaso, energia elektriko bihurtu, eta ondoren sare elektrikora saldu. Horixe egin ahalko da aurrerantzean Arrasaten jarri berri dituzten bi instalazio fotovoltaikoei esker. Mankomunitateak abiarazitako enplegu tailerretako baten fruitua dira instalaziook, eta bertan ibilitako ikasleek, antzerako beste proiektu batzuk ere landuko dituzte datozen hilabeteetan.

Urrian hasi zen Mankomunitateak eta Inemek sustatu eta  Ekitermik enpresarekin elkarlanean antolatutako  enplegu tailerra, eta dagoeneko, ikusi ahal dira tailerraren emaitzak. Energia berriztagarriak izan dira enplegu tailer honen ardatza eta bertan parte hartu duten  hamar ikasleek eguzki instalakuntza fotovoltaiko eta termikoen muntaia eta mantenua ikasi dute.  

Lehenengo fasean energia berriztagarrien funtsezko oinarriak ikasi ostean, bigarrenean ikasitakoa praktikan jarri dute, eta hala, hogeitalauna plaka dituzten bi instalazio fotovoltaiko jarri dituzte Arrasateko Bedoñabe eskolan eta Mankomunitateak Meatzerrekan dituen instalazioetan.Etorkizunera begira, energia berriztagarrien indarra ere azpimarratu dute.

25 urtetik gorako langabeei zuzendutako enplegu tailerra izan da hau, eta ikasleen ustez, aurrera begira baliagarria izango zaie bertan ikasitakoa. Urrian amaituko da tailerra, eta Arrasateko Instalazio fotoboltaikoez gain, beste proiektu batzuk ere garatu dituzte. Hala, horien artean daude Elgetako eskolan energia-eraginkortasuna hobetzeko egiten ari diren, baita etorkizunean eskoriatzako argiteriaren eraginkortasuna hobetzeko led luminariak jartzea edo eskoriatzan eta Oñatin, lur irradiatzaileak jartzeko proiektuak ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak