Manifestu instituzionala, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta

Ubane Madera 2008ko aza. 25a, 12:34
Arrasateko Udalak jakinarazi nahi du indarkeria matxistak eragindako gaitz sozialaren aurka lanean jarraitzeko konpromisoa duela. Gai horren inguruan antolatuko diren ekintzak emakumeen babesa eta autonomia bermatzera egon behar dira zuzenduta, indarkeria mota horren biktima nagusiak emakumeak baitira.

Dena dela, emakumeenganako indarkeria ez da ulertu behar "emakumeen" arazo legez, baizik eta kultura maskulino-patriarkalak eragindako desberdintasunaren adierazgarri nagusitzat; izan ere, kultura horrek indarkeria mota hau eragin eta toleratzen du, eta gauza bera gertatzen da era desberdinetan eta esparru desberdinetan indarkeria hori gauzatzen dutenekin ere.

Beraz, alde batetik arau horiek Emakumeen eta Gizonen Berdintasunean oinarritutako kultura baterantz bideratu behar dira; eta bestetik, gizonak estrategia horietan sartu behar dira, indarkeria mota oro desagerrarazteko borrokan emakumeekin batera aktiboki kolaboratzera konprometitu araziz.

Hori dela eta, Udal honen ONARTU EGITEN DU KONPROMISOA, bere eskumenen esparruan eta indarreko legeria aplikatuz, berdintasunaren aldeko eta emakumeenganako indarkeriaren aurkako udal politika aktibo, oso eta koordinatua geratzeko. Udal politika horren barruan, beste tresna batzuen artean, indarkeriaren biktima diren emakumeen arretarako tokiko protokoloa sartu behar da.

Aurten, DEI BEREZIA EGITEN DIEGU herriko gizonei, batetik, emakumeenganako indarkeriaren aurkako konpromiso aktiboa onar dezaten, eta bestetik, gaur egun oraindik gizartean hedatuta dauden jarrera eta mentalitate sexistak zalantzan jartzeko.

Era berean, GONBIT EGITEN DIEGU herritar guztiei, eta bereziki gizonei, azaroaren 25ean, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta, Arrasateko Herriko Plazan 19:30ean egingo den elkarretaratzean eta ekitaldietan era aktiboan parte hartzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak