Manifestazio nazionala gaur eta eguenean greba orokorra deitzea aztertuko da

Jon Berezibar 2008ko mai. 1a, 23:04
Ehunka lagunek parte hartu dute parte Ino Galparsoro alkatea aske uzteko egindako manifestazioan. Lehenago, Ezker Abertzalek prentsaurrekoa egin du herriko plazan eta "salbuespen egoera" dela azalduta, PSOE eta EAJ egin ditu zuzenean erantzule. Gainontzeko alderdiei ere egin diete dei, galdetzeko ea haien estrategiarekin bat datozen. Hori salatu eta Galparsoro aske utzeko eskatzeko, manifestazio nazionala deitu dute 17:30ean Arrasaten bertan eta astelehenean herri batzarra egingo da. Bilkura horretan aztertuko dute eguenean greba orokorra deitzea.

Iñaki Errazkin, Azpeitiko alkateak egin du berba agerraldian. ANVko hautetsiak esan du Galparsoro "kartzelan sartzearen erabakia PSOEk hartu duela eta Garzonek tramitatu besterik ez duela egin", "herri honen proiektu independentistekin amaitzeko". "Salbuespen egoera" izan da Errazkinek erabilitako hitza. "Horren erakusgarria", agertu du, "atzo bertan Guardia Zibila Arrasateko Udala miatzen ari zen bitartean, Ertzaintza herritarren manifestazio kolpeka eragozten" zebilela litzateke. Errazkinek azaldu du hori egiten dutela "jakin badakitelako ezker abertzaleak herri hau independentziaren atariraino eraman dezakeen proposamen politikoa duela".

 mani1

    Azpeitiko alkateak adierazpenok egin ditu alboan ezker abertzaleko hainbat buruzagi – tartean Tasio Erkizia, Kepa Bereziartua, Juan Mari Olano, Miren Legorburu,  Shanti Kiroga eta Xabier Mikel Errekondo– eta herritar ugariren babesarekin.  Hala, esandakoekin, zuzenean egin ditu gertatutakoaren erantzule PSOE eta EAJ. Esan du "mozio etikoen bidez Garzoni bidea ireki baino ez" diotela egin. Ondorioz, dei bikoitza egin du Errazkinek: batetik, EA, EB eta Aralarri, galdetzeko ea estrategia horrekin bat egiten ote duten; eta, bestetik, EAJren "oinarrietako abertzale zintzoei" matxinatu daitezen.

 

    Agerraldiaren ostean, manifestazioa egin dute herriko kaleetatik ehunka lagunen babesarekin. Tentsioa nabaria izan da baina normaltasunez egin ahal izan du aurrera mobilizazioak. Garibai etorbidean Ertzaintzaren hiru furgoneta agertu eta identifikatzeko eskatu die kartela zeramatenei, hitz egin ostean, aurrera egin ahal izan dute.



       mani2

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak