Gaurko manifestazioa egiteko baimena eskatu zuten antolatzaileek, eta momentuz ez dute ezezkorik jaso. Herrizaingo Sailean galdetuta, aditzera eman dute, ezustekorik ezean eta baimena eskatuta baldin badago, seguru aski baimena izan izango duela manifestazio horrek.
Gogoan izango duzuen moduan, joan den asteburuko gertaeren harira dator gaurko manifestazioa. Presoen aldeko elkarretaratzeak baimendu egin zituen Auzitegi Gorenak, gero debekatu Audientzia Nazionalak. Eta horren ondorioa izan zen polizia etorri zela Arrasatera eta tentsio une handiak izan zirela herrian.