Mallabiabarrena, Europako txapeldun

Xabier Urtzelai 2007ko uzt. 23a, 20:25
Serbia mendean hartuta (75-60) irabazi dute Espainiako selekzioko 20 urtez azpiko neskek Europako Txapelketa. Eta, Arrasateko Itziar Mallabiabarrenak zuzenean hartu du esku garaipenean, nahiz eta finalean saskiratzerik ez lortu.

Ekainean, 21 urtez azpiko selekzioarekin Errusian Munduko Txapelketa jokatu eta gero (bederatzigarren sailkatu ziren), Hondarribia-Irun taldean dabilen Itziar Mallabiabarrena urrezko dominarekin itzuli da Bulgariatik, Europako Txapelketatik. Finalean, Serbia hasi zen markagailuan nabarmen agintzen (5-21), baina orduan etorri zen Jordi Fernandezen nesken erreakzioa. Mallabiabarrenari dagokionez, Arrasatekoak "dobletea" egin du azken hilabeteetan, bi txapelketa jokatu ditu jarraian, eta hori igarri egiten da. Erritmo onarekin hasi zen, baina nekearen eraginez txapelketak aurrera egin ahala Arrasatekoak geroago eta minutu gutxiago jokatu ditu. Hala ere, jokatu duenean maila onean egin du. Txapelketa amaitu berri, Mallabiabarrenak Eivissarako bidea hartu du, merezitako deskantsua hartzera. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak