Maleta susmagarriarengatik abisua

Ubane Madera 2009ko uztailaren 1a

Azken orduko gertaera bat, Erguin eta Itxaropena kaleetan orain minutu eskas izandakoa. Hain justu ere, eta Udaltzaingotik jakinarazitakoaren arabera, deia jaso dute hamarrak laurden gutxi inguruan esanez maleta susmagarria azaldu dela inguru hartan. Maleta berri samarra zen eta badirudi horrek eragin duela, besteak beste, abisu emailearen kezka. Hori horrela, udaltzainen patruila bat hara joan, ingurua hesitu eta maleta zabaldu egin du. Hutsik zegoen. Beraz, zorionez, anekdota hutsean geratu da kontua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak