Malen Ruiz de Azuak kadete mailako Espainiako errekorra hautsi du

Maider Arregi 2010ko mai. 31a, 14:11
Bolada onean daude Arrasateko pertika jauzilariak. Malen Ruiz de Azuak kadete mailako Espainiako errekorra hautsi du 3,50 metroko jauzia eginez. Aurreko marka, Clara Amat kataluniarrak zeukan 3,47 metroko jauziaz.

Bestalde, aipatu, Naroa Agirre pertika jauzilari olinpiarrak urrea eskuratu zuela 4,10 metroko jauziarekin. Jonathan Perezek ere urrea eskuratu zuen 4,40 metroko jauziaz.

Lore Mar aretxabaletarrak laugarren postua eskuratu zuen 3,30eko saltoaz eta Istar Dapenak 2,95 metroko saltoaz, Bilbon ospatutako infantil mailako Eskolarteko Euskadiko txapelketan urrea eskuratu zuen.

Datorren asteburuan, Lloret de Marren ospatuko den kadete mailako Federazioetako txapelketan hartuko du Ruiz de Azuak parte. Arrasatearra da urrea eskuratzeko faboritoetako bat. Hitzordu honetan, Maialen Axpek ere hartuko du parte. Gogoratu Axpek, pasa den aste bukaeran, jubenil mailako Euskadiko errekorra hautsi zuela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak