Oinezkoei lehentasuna
Obra hauekin oinezkoei lehentasuna eman nahi diote. Hala, Elizalde kalea izankidetasuneko kale bilakatuko dute, hau da, oraindik ere autoak sartu ahal izango diren arren, oinezkoek izango dute lehentasuna. Gaineratu dutenaren arabera, Uribarriko etxeak egiten dituztenean izango du jarraipena Elizalde kaleak, baina bakarrik oinezkoentzako izango da.
Zoladura lanak egiteaz gain, kaleko azpiegiturak berritu egingo dituzte: ura eta argindarra kasu. Espaloia eraikiko dute eta zenbait zuhaitz ere landatuko dituzte, egun dagoen berdegunea txukundu ahal izateko.