Lehen partidua irabazita gogotsu hasi du denboraldia MUk

Mirari Altube Arrese 2009ko urr. 5a, 00:43
Aste bukaeran hasi dute denboraldia ibarreko saskibaloi taldeek. Lehen mailan jokatzen duen MUk partidu gogorra zeukan Mikeldiren aurka, baina gailentzea lortu zuen (81-76).

Oso urduri ibili hasi zuten partidua bi taldeek eta arrasatearrak ezin asmatu ibili ziren lehen laurdenean, joko garbirik egin barik (20-24). Hurrengo bi laurdenetan, ostera, alde batera utzi zituzten taktikak eta estrategiak eta bihotzez jokatu zuten gehiago, hala edo hola saskiratu beharrean (43-44). Azken laurdena aurretik zeudela hasi zuten eta horrek baldintzatu egin zuen jokoa. Hala ere, zortzi minututan 5-0 partziala egin zuen Mikeldik eta partidua berdindu. Arrasatearrek, baina, lasaitzea lortu zuten azken minutuetan eta jokoaren kontrola hartu zuten, baloia guztiz dominatuz (8-0 partziala). Bien bitartean, Mikeldiko jokalariak noraezean zebiltzan eta ez zuten asmatu saskiratzeetan.

Arrasatearrak oso pozik zeuden partidu bukaeran parekatuta ibiliko den Mikeldiri irabaztea garrantzitsua zelako. Hurrengo partidua Urretxun jokatuko dute Goierriren aurka eta hori ere irabazi beharrekoa da.

Aloñak eta Bergarak galdu

Aloña Mendik ere aste bukaeran hasi du denboraldia senior autonomiko mailan. Santurtzin jokatu zuten oñatiarrek eta ahazteko moduko partidua izan zen. Galdu egin zuten, tarte handiarekin, gainera, 105-73. Xabier Igartuaren esanetan jai askotxo izan dira egunotan eta igarri egin dute hori jokalariek. Denboraldiko partidurik txarrena izan zela pentsatu gura dute eta aurrera egin. Zapatuan etxean jokatuko dute (18:00) Askartzaren aurka, mailako faboritoetako bat.

Gipuzkoako senior mailan jokatzen duen Bergarak ere galdu egin zuen atzo, Leihoak Zarautz taldearen aurka (69-56). Lehen laurdenean motel atera ziren eta galtzen hasi, baina hurrengo bi laurdenetan egindako defentsa lan onari esker irabazten jarri ziren (48-49). Azken laurdenean, ostera, nekearen erruz ezin izan zioten eutsi emaitzari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak