Legarreko pabilioiak bota eta 80 etxebizitza eraikiko dituzte

Ubane Madera 2007ko mai. 7a, 17:28
Gobernu Batzarrak onartu egin du, hasieran, behintzat, Legarre ingururako proiektua. Horren arabera, Legarren, gaur egun industria pabilioiak dauden orubean, asko jota, 80 etxebizitza eta, gutxienez, 169 aparkaleku eraikiko dituzte. Etxebizitza bakoitzak, batez beste, 108 metro koadro izango ditu. Etxebizitzak sei solairutan banatuko dituzte; horrez gainera, eraikinak bi soto, soto erdia eta behebarrua izango ditu.

Proiektu hori jendaurrean ipiniko du Udalak, baina, hori egin aurretik, falta den dokumentazioa eskuratu behar dute. Horren ostean aurkeztu ahal izango dira alegazioak.

Proiektua egiteko, Legarreko pabilioi guztiak bota egingo dituzte, ordenazioz kanpo daudelako.

Deba ibaia berreskuratu

Orube horretan, 7.622 metro koadroa erabiliko dituzte proiektua egiteko. Horietatik 5.712 metro koadro etxeak eraikitzeko erabiliko dituzte, eta beste 1.910, bestelako lanetarako. Horien artean, besteak beste, Deba ibaia ekologikoki berreskuratu egingo dute. Horrez gainera, ibaiaren ubidea ahalik eta gehien txikitzen ahaleginduko dira, modu horretara, ahalik eta espazio gehien lortzeko.

Behin hori guztia egin eta gero, inguru guztia eraikiko dute errekara begira. Horrez gainera, hango zirkulazioa eta oinezkoendako ibilbideak berrantolatu egingo dituzte. Lan horien artean, besteak beste, biribilgune berri bat eraikiko dute Gipuzkoa etorbidean, Santa Marina auzora igotzeko dagoen bidegurutzean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak