Lau lan poltsa sortzeko deialdia

Ubane Madera 2008ko ots. 28a, 13:55
Udalak lau lan poltsa sortzeko deialdia egin eta oinarri-arauak onartu ditu oraingo astean: liburuzain laguntzaileen lan poltsa, liburuzainen lan poltsa, gizarte langileen lan poltsa kultur laguntzaileen lan poltsa.

Kasu guztietan, lan poltsetan sartzeko interesa dutenek ez dute aldez aurretik izena eman beharrik izango. Baizik eta, Udalak zehaztutako egun eta orduetan joan beharko dute Udaletxera, dagozkien frogak egitera.

Hala, liburuzain laguntzaile izateko frogak martxoaren 4an egingo dituzte eta gizarte langile izateko frogak, berriz, martxoaren 5ean. Hurrengo egunean, liburuzain lan poltsa sortzeko frogak egingo dituzte eta bukatzeko, martxoaren 12an egingo dituzte kultur laguntzaileen lan poltsa sortzeko frogak. Kasu guztietan 10:00etan egin dute hitzordua.

Lan poltsa horietara aurkezteko bete beharreko baldintzak eta bestelako informazioa eskuratu gura izanez gero, Udaleko Pertsonal Sailean edo Udalaren webgunean kontsulta daiteke. Helbidea da www.arrasate-mondragon.org.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak