Lau erraldoi txiki aurkeztu zituzten atzo egindako Kiliki eta Erraldoien jaialdian

Mirari Altube Arrese 2010eko apirilaren 25a

'Konpartsaren entsegua kalean' izenarekin Kiliki eta Erraldoien Konpartsaren jaia egin zuten atzo. Asmoa zen konpartsak egiten duen lana herritarrei erakustea eta lortu zuten. Gainera, lau erraldoi txiki berri aurkeztu zituzten.

Antolatzaileak pozik azaldu dira atzoko jaialdiarekin: "Eguraldia lagun, giro ezin hobea sortu da bai goizean, bai arratsaldean eta herritar askok egin digute lagun ekitaldietan". Goizean txikiak –11 urte artekoak– izan ziren protagonista eta erraldoi txikiak aurkeztu zituzten lehenengoz, handien itxura berekoak. Arratsaldean, ostera, handiek egin zuten saioa.

 

Erraldoi ertainak

Behin txikien taldea martxan –18 bat kide daude– konpartsaren asmoa da ertainen taldea osatzea –11 eta 16 urte artekoak– eta horretarako dirua batzea gura zuten: "Lau erraldoi ertain gura ditugu, bi emakume eta bi gizon, baina diru kontuak aztertu behar lehenago". Hori horrela, ez dakite noizko izango diren gertu erraldoi horiek, baina bai iragarri dute itxura berezia izango dutela.

Antolatzaileek, gainera, eskerrak eman gura dizkiete atzoko jaialdian laguntzaile izan zituztenei, babesleei, umeei eta herritarrei eta jakinarazi bildotsaren zozketako zenbaki saritua 262 izan dela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak