Lasaitasun osoz burutu zen atzo Gudari Eguna

Txomin Madina Milikua 2007ko ira. 28a, 11:04
Ezker Abertzaleko kideek eta presoen senitartekoek manifestazioa egin zuten herriko kaleetan zehar. Zenbait gunetan Ertzaintzaren zaintzapean egin zuten ibilbidea, baina ez zen istilurik egon.

Herriko plazatik abiatu zen manifestazioa 19:00etan, eta ibilbidean zehar, hiru puntutan geratu zen hildako gudariak omentzeko: Monterron parkean, Biteri plazan eta Maiatzaren Bata plazan. Hildako14 herrikide omendu zituzten puntu hauetan. Biteri plazan adibidez, Felix Garate eta Jose Antonio Badiolari egin zieten lora eskaintza.

Gudariekin bat, askatasunera lelopean burutu zen manifestazioa, eta bertan,  besteak beste, omendu zituztenen senideek hartu zuten parte. Gaur egun preso dauden hainbat arrasatearren egoera ere gogoan hartu nahi izan zuten, besteak beste, hainbati Parot doktrina aplikatu dietela salatuz.

32 urtez ospatu da Gudari Eguna. 1975ean frankismoak hil zituen azken bi euskal presoren omenez, Txiki eta Otaegiren omenez, hain zuzen ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak