Lasagabaster eta Dribling Zaldibarko txapelketako finalean

Maider Arregi 2010ko mai. 29a, 16:40
Gaur jokatutako partiduetan jakin da Zaldibarko txapelketako finala nortzuk jokatu duten. Finala, iazko talde berdinek jokatuko dute Lasagabaster eta Dribling taldeek. Ekainaren 5ean, 17:30ean hasita jokatuko da finala. Aurretik hirugarren eta laugarren postuak erabakiko dira Zaldibarren 16:30ean hasita.


Lehenengo indarrak neurtu dituztenak, Abokajarro eta Lasagabaster izan dira. Lasagabaster, 2 eta 3ko markagailuarekin aurretik izan da. Baina, azken minutuetan bi taldeek sartutako golek partidua launa berdinduta utzi dute. Luzapenean, bi taldeek ez dute golik egiterik lortu. Penaltien txandan, Lasagabasterrek lau penaltiak sartu ditu, ez du hutsik egin. Abokajarrok, ordea, bi sartu ditu.
Dribling eta McAwen Dauen taldeen arteko neurketan, berriz, Dribling nagusitu da 6-4ko markagailuaz. Partidu osoan zehar Dribling nagusi izan da.

Finala ekainaren 5ean

Finala, zapatuan, ekainaren 5ean jokatuko da Zaldibarren. 16:30ean hasita, hirugarren eta laugarren postuak jokatuko dira. 17:30ak inguruan, berriz, Lasagabaster eta Dribling taldeek final handia jokatuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak