Lapurreta, Musakolako etxebizitza batean

Ubane Madera 2009ko maiatzaren 12a

Gaur (martitzena) arratsaldean Ertzaintzak abisua jaso du Musakolako etxebizitza batean lapurreta egiten zebiltzalakoan. Gure iturrien arabera, etxejabeak barruan harrapatu ditu lapurrak eta Ertzaintzari abisatu dio. Baina, Ertzaintza sartu denean lapurrak ja joanda zeuden.

Herrizaingo Sailak emandako informazioaren arabera, 14:15ean jaso dute lapurretaren gaineko abisua. “Orain salaketa ipiniko dute eta gertakaria ikertuko dugu”, jakinarazi dute. 

Lapurtu dutenaren gaineko informazioa, berriz, ezin dutela eman aditzera eman dute. Hori bai, gure iturriek esandakoaren arabera, gauza gutxi eraman ahal izan dute, etxejabeak barruan harrapatzean, bizkor alde egin behar izan dutelako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak