Izan ere, eta Barne Sailetik emandako xehetasunen arabera, Markiegi dendaren atearen kristala apurtuta sartu dira lapurrak barrura eta barruko materiala lapurtu dute, jertseak, txamarrak eta beste; orain lapurtutakoaren inbentarioa egiten dabiltza dendakoak.
Horrez gainera, Arrasateko udaltzaingoak emandako informazioaren arabera, kale berean dagoen estankora sartzen ere ahalegindu dira; estankoaren sarraila indarrez apurtzen ahalegindu dira, baina ez dute lortu; hortaz, ezin izan dira barrura sartu.
Beraz, hoixe, badirudi atzera ere lapurretak ugaritu direla gurean; gogoan izango duzuen moduan, joan den astean Bolintxo okindegian sartu ziren eta 600 euro eraman.