Lapurreta Doke tabernan

Ubane Madera 2010eko uztailaren 25a

Bart gauean Doke tabernan lapurreta egin dute. Herrizaingo Sailak emandako informazioaren arabera, porlanezko bloke batekin kristala apurtuta sartu dira lapurrak Garibai etorbideko taberna horretan. Goizaldeko seiak eta erdietan jakinarazi dio gertaera Ertzaintzari Arrasateko Udaltzaingoak. Tabernako joko-makinak eta diru-makinak indarrez zabaldu eta barruan zegoena eraman dute. Ertzaintzak esandakoaren arabera, tabernako ugazabek oraindik ez dute salaketarik ipini. Eta oraindik ez dute, ezta ere, lapurtutakoaren zenbatekoaren gaineko daturik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak