Lanpostu publikoetarako probak, irailean eta urrian

Ubane Madera 2010ko uzt. 30a, 11:04
INEMen bitartez Arrasateko Udalean bete behar dituzten lanpostuen probak abuztuko oporren ostean egingo dituztela jakinarazi dute Udal Enplegu Sailetik. Aldi baterako bost lanpostu dira lehiaketara atera dituztenak: peoi, delineatzailea, delineatzaile-argiketaria, basolanetako arduraduna eta gizarte hezitzailea. Peoi lanposturako 200 lagun pasak eman du izena.

Lanpostuotarako izenematea itxita dago; are gehiago, Udalak dagoeneko erabakita dauka lehiaketarako onartutakoen zerrenda, eta esandako moduan, orain jakinarazi du probak irailean eta urrian egingo dituztela.

Delineatzaile, delineatzaile-argiketariek eta gizarte hezitzaileek irailaren hasieran izango dituzte hautaketa probak, irailaren 6ko astean, hain justu. Izan ere, irailaren erdian hasi beharko dute lanean.

Peoiek eta basolanetako arduradunek, berriz, urrian izango dituzte probak, urriaren 6an eta urriaren 14an, hurrenez hurren. Eta urriaren erdialde inguruan hasi beharko dute lanean.

200dik 50

Eskaintza horretako lanpostu guztiak hainbat hilabetetarako besterik ez dira. Hain justu, 4-6 hilabete arteko iraupena dute guztiek. Hori ez da oztopo izan, baina, oraingoan ere jende ugari apuntatzeko.

Peoi lanpostua izan da eskatzaile gehien eskuratu dituena: 200 lagun pasak eman du izena. Azkenean, baina, 50 bat lagunek bete dituzte lanpostu horretara aurkezteko baldintzak edo lehentasunak. Esaterako, Arrasatekoa izatea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak