Fundizio-galdara berri bat instalatzen dabiltza Markuleteko lantegian egunotan. Horretaz, Bilboko enpresa bat arduratzen da. Alex Lozanok, Ederlaneko segurtasun teknikariak azaldu digunez galdetegi berria prestatzen dabiltza Ederlanen eta probatan zebilen langile bati gertatu zaio ezbeharra. Ohikoak diren kontrol froga batzuk egiten zebilen langilea. Antza, teknikariak zaldu moduan, gas-hodi batzuetan hondakinak zeuden eta astindu bat egon da. Horrek eragin du sua eta langileari aurpegia erre dio.
Osalanetik adierazi digutenez ez da oso larria, antza begiak irekitzeko gai izan da langilea. Dena den Osalanek ikerketa zabalduko du.