Kopurutan begiratuta, gure ibarrean apirilean kontabilizatu dituzte 3.443 langabe, %11,11. Arrasaten, berriz, 1.465 langabe kontatu dituzte apirilean, martxoan baino 35 langabe gutxiago.
Gure ibarreko gainerako herriei dagokienez, denetik gertatu dela esan dezakegu. Adibidez, Antzuolan, Elgetan eta Leintz-Gatzagan behera egin du langabeziak. Aldiz, Oñatin, Eskoriatzan eta Bergaran igo egin da. Eta Aretxabaletan berdin mantendu da.
Eskoriatzan gehien
Herrien arteko konparazioa egiten badugu, Eskoriatza da, apirileko datuen arabera, langabezia tasarik altuena duen Debagoieneko herria: %13,18. Arrasate dator gero, %12,66arekin. Eta Aretxabaleta dago hirugarren tokian, %11,40ko langabeziarekin. Langabezia tasarik txikiena, berriz, Leintz-Gatzagak dauka: %8,27.