Hain zuzen ere, landare motak aldatu egin dituzte zenbait lorategitan; orain arte urteko loreak ipintzen zituzten hainbat lekutan lore bizikorrak landatzen dihardute. Edo bestela esanda, udako edo neguko loreak ipintzen zituzten leku batzuetan urte guztian bizirauten duten lore bizikorrak ipintzen dihardute.
2.000 landare
Gaurko batzarrean erabakiko dutena da halako lore motak erosten segitzea. Emaitza positiboak lortu dituztelako. Adibide moduan hainbat datu eman diztuzte Udaletik: Takoloko biribilgunean dabiltza irizpide horiek aplikatzen. Orain arte 1.000 lore landatzen zituzten udan eta beste horrenbeste, neguan. Urtean, beraz, 2.000 landare.
Orain dauden landareak, berriz, joan den urtekoak dira. Hain justu, joan den neguan landatu zituztenak. Lur azpian egon dira orain arte, eta orain azaleratu egin dira, udazken-neguko klimarekin (ziklamenak, adibidez). Eta uda sasoian ere gauza bera gertatuko da: hau da, aurtengo udan erabili dituzten landare eta loreak azaleratuko dira Takolon.
Gauza bera egin dute herriko beste hainbat lorategitan. Datuen arabera, 60 lorategitik bakarrik 32 falta dira Udalaren irizpideen arabera eraldatzeko.
Obra kontuak
Landare kontuez gainera, baina obra kontuak ere landuko dituzte; adibidez Arrasate pasealekuan eta Musakola auzoan argiteria berrituko dute, eta hainbat semaforo instalazioak hobetzeko lanak onartu eta adjudikatuko dituzte.
Horrekin batera, oztopoak kentzeko aurtengo plana berbagai izango dute udal agintariek.
Dirulaguntzak
Eta beste gairen bat aipatzearren, dirulaguntza kontuak ere mahai gainean izango dituzte, besteak beste, gizarte zerbitzuen alorrean lan egiten duten talde eta erakundeei dirulaguntzak banatzeko proposamena. Edo drogamendekotasunen tratamendu zentroetara joateak eragindako garraio gastuetarako laguntzak banatzeko proposamena.