Lanak amaitutakoan, Itxura hau izango du Abaroa berriak

Jon Berezibar 2008ko azaroaren 27a

Hondeatze makinek lurra mugitu besterik ez dute egin eta hortaz oraindik gaitza San Andres auzoko egoitza berriak behin amaitutakoan izango duen itxura asmatzen. Momentuz, 3D irudiarekin ikusi beharko da Biark Arkitektura Estudiokoek egindako diseinua. Hormigoiarekin datozen asteetan hasiko dira eta poliki-poliki hasiko da itxura hartzen Abaroa egoitza eta auzoko alkatetza hartuko dituen eraikina. 16 hilabeteko epean egin beharko dute lana; hortaz, 2010erako egongo da gertu. Epe horretan itxita jarraituko dute Etxaluze inguruko espaloiek eta aldameneko aparkalekuek ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak