Arrasateko gaztetxean ekimen berri bat abiarazi gura dute. 'Lana doan' bataiatu dute: gaztetxeak materiala eta baliabideak jarriko lituzke gura duenak edozein lan egiteko. Besteak beste, honakoak dira aurreikusten diren lan arloak: larrugintza, bizikleta konponketak, serigrafia eta irratia. Ekimenaren inguruan berba egiteko bilera egin zuen AGAKOk –Arrasateko Gazte Alternatiboen Kofradia Organizatua– joan den egubakoitzean. Datorren urtean martxan jartzea espero dute.