Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bigarren solairutik erori da gizonezkoa Gelma inguruan egiten ari diren babes ofizialeko etxebizitzetan, Maala kalean. Ertzaintzan adierazi digutenez gizonezkoa bere kordean eraman dute anbulantzian ospitalera; aurpegi aldean hartu du golperik handiena. Obenerreka enpresarendako egiten zuen lan langileak eta enpresan bertan esan digutenez, segurtasuneko arau guztiak betetzen zituen. 15:15ean gertatu da istripua. Atestatua egiten ari dira orain, istripua nola gertatu den argitzeko.