Hori horrela, aldarrikatu gura dute ez duela balio “itxurakeriak egitea elkarrizketa mahaiak osatzen, baldin eta ez badago benetako borondatea patronalari aurre egin eta langileen osasuna eta segurtasuna ez badira bermatzen”. Adibide moduan dio “Osalanen aurrekontu zirriborroak %8,6an murrizketa jasotzen” duela iazkoarekiko.
Horregatik guztiarengatik eta “egoera larri” hori gainditzeko “ELAtik premiazko neurriak hartzea” eskatu gura dute.
Zulora jausi zen
Joan den eguen gauean 35 urteko langile batek bizia galdu zuen Olandixoko tuneleko obretan, eskorga (karretilla) irauli eta zulora jausi zenean. Arrasateko hildakoarekin, dagoeneko 55 dira aurten Hego Euskal Herrian lan istripuetan hil diren langileak.