Lagunilla taberna kudeatuko du Mondrako zuzendaritzak

Usoa Agirre 2010eko uztailaren 9a

Atzo, eguena, egindako Ohiko Batzar Orokorrean iragarri zuen erabaki hori Patxi de Andres Mondrako presidenteak. Abuztutik aurrera hartuko du ardura hori klubak.

De Andresek azaldutakoaren arabera, kluberako diru sarrera ona litzateke tabernarena. Lanerako zerbitzari profesionalak kontratatuko dituzte eta taberna baten ohiko ordutegia izango du. Irekitzeko data zehatzik ez badago ere, abuztua edo irailean irekitzeko asmoa azaldu dute.

Mondra futbol taldea

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak