Istripua izan da 08:40ean Kanpanzartik Epeleko bidegurutzerako jaitsieran, GI-632 errepidean. Auto bat errepidetik irten da eta gidaria harrapatuta geratu da auto barruan. AZKEN ORDUA (9:40): atera dute emakumezko gidaria autotik eta anbulantzian eraman dute Arrasateko ospitalera. Hanketan ditu zauriak, baina ez dira larriak. Autoa Donostiako matrikuladuna eta BMW markakoa zen.