Labaien Bertxokoren finalean zapatuan

Jon Berezibar 2007ko azaroaren 29a

Oraingo zapatuan, Bertxoko izeneko lehiaketako finala jokatuko dute, Gasteizen, Errexala elkartean, 20:00etan. Eta finala jokatuko duten lehiakideen artean, Jokin Labaien arrasatearrak ere jardungo du. Labaienek kanporaketarako txartela Aramaion eskuratu zuen, Zabola auzoko elkartean joan den azaroaren 14an. Sariketa hau Arabako Bertsozale Elkarteak antolatutakoa da. Hiru kanporaketa jokatu dituzte guztira, eta hiruetan nabarmentzekoa da ikusle ugari izan dituztela bertsolari lehiakideek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak