“Krisiaren aurrean ondasunak banatu” lemapean, eredu ekonomiko, sozial eta politikoaren aldaketa ezinbesteko eta premiazkoa aldarrikatu du LAB sindikatuak Arrasaten egin duen elkarretaratzean
Goizean auto karabana egin dute Debagoienean zehar eta ondoren egin dute elkarretaratzea. Egun gizarteak pairatzen duen krisi ekonomikoaren jatorria diruzalekeria, espekulazioa, iruzurra, prezioen igoera ikaragarria, neurrigabeko prezioen igoerak sortutako eraikuntzaren krisia eta moteltze ekonomikoa direla adierazi dute. Horren erantzule egin dituzte enpresariak eta orain, horiek krisiaren aurrean hartuko diren erabakiekin langileak ulerkorrak izateko egiten duten eskaera ere gogor salatu dute. Krisiaren aurrean, eredu ekonomiko eta sozialaren premiazko aldaketaren beharra ere aldarrikatu dute.