'La Corte de Faraon' zarzuela, azken ukituen zain

Jokin Bereziartua Lizarazu 2009ko aza. 6a, 21:05
Azaroko azken bi aste bukaeretan izango dira aurten ere zarzuelako lau emanaldiak. Sarrerak dagoeneko salgai daude eta zarzuela azken entseguetan murgilduta dabil. Domekan, adibidez, interpretaziorako taldeak entsegua egingo du (10:00-13:00). Azken entsegu orokorra, berriz, azaroaren 19an egingo dute, estreinaldia baino bi egun lehenago.

Hamar urte beteko ditu aurten zarzuelak. Eta urteurrena aitzakia hartuta, Izaskun Murgia elkarte Lirikoak zarzuela berezia prestatu du, Tere Gonzalez zuzendari orokorrak adierazi duenez, "oso desberdina, modernoa eta taularatzen aurrekoak askoz zailagoa" izango dena: La Corte de Faraon zarzuela, hain zuzen.

Azken ukituak ematen
Zarzuela osatzen duen lantalde osoa azken ukituekin dabil. Domekan, esaterako, interpretaziorako taldeak dantzariekin egin zuen entsegua. Urtero legez, udatik honako entseguak indartu egin dituzte. Hala, azken entsegu orokorra azaroaren 19an egingo dute Amaia antzokian bertan, 20:00ak aldera; hau da, estreinaldia baino bi egun lehenago.
La Corte de Faraon zarzuelak, Gonzalezek aurreratu duenez, "mugimendu asko" izango du.  Eta honakoa gaineratu du: "ahots bakarlariek ez dute uneoro orkestraren erreferentzia izango eta erritmoa jarraitzea ez da batere erraza izango". Hortaz, orain arteko zarzuelak erronka handiak baziren, aurtengoak ez du aurrekaririk izango. 

Ahalik eta azkarren eskuratuz gero, hobeto

Joan den eguaztenean jarri zituzten salgai La Corte de Faraon zarzuelarako sarrerak. Emanaldiak hilaren 21, 22, 27 eta 28an izango dira, 19:30ean –azaroaren 27an ezik, 20:00etan izango da–. Eta urtero pizten duen ikusmina ikusita, komeni da sarrerok ahalik eta azkarren lortzea.
Honako leku hauetan izango dira txartelak salgai: Kutxako kutxazainetan, Kutxaren webgunean –www.kutxa.net– eta Amaia antzokiko leihatilan, beste ekitaldietarako zabalik dagoenean. 17 euro inguru ordaindu beharko da txartel bakoitzeko, eserlekuaren arabera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak