Horrez gainera, Gorostizan (Uriben) haur parkea ipintzeko lanen adjudikazioa ere aztertuko dute gaur gobernuko kideek. Eta obrekin jarraituz, herriko zenbait gune hobeto argiztatzeko porposamenak ere aztertuko dituzte, besteak beste, Mojategi eta Kataide industrialdearen artean dagoen pasabidea argitu gura dute.
Eta bestelako gairen bat aipatzearren, Bizkaia etorbideko garajeen eraikina berbagai izango dute arratsaldeko batzarrean; hain justu ere, oinezkoen pasabidea egin gura du Udalak garaje horien eraikina auzoarekin lotzeko, eta proiektua idazteko lanak adjudikatu gura dituzte.
Hori gaur arratsaldeari dagokionez, baina oraingo asterako beste hitzordu bat ere egin dute ja alkatetzatik: osoko bilkura. Eguenean izango da, ohi duten moduan, 19:00etan hasita.