La Caixako eskuorriak ez dira zuzenak, EB-Zutik koalizioak salatu duenez

Ubane Madera 2008ko aza. 24a, 17:35
La Caixako etxeak promozionatzeko kanpainaren harira, Ezker Batua-Zutik koalizioak eskatu dio Ino Galparsoro alkateari “urgentziaz” zuzen ditzala etxebizitza horien gainean banatu dituzten eskuorri informatiboak. Besteak beste, haietan azaltzen da La Caixako etxebizitzen eskatzaileak La Caixan izan beharko dituela bere nomina edo pentsioa eta baita ere, errentari dagozkion erreziboak. Eta hori ez dela horrela dio Ugaldek.

Ugaldek azpimarratu du justu puntu hori, alderdi politiko guztiek hala adostuta, ezabatu egin zutela La Caixarekin Udalak duen hitzarmenean.

Bestalde, eskuorrietan  azaltzen den  beste puntu batekiko desadostasuna ere erakutsi du EB-Zutik koalizioak. Kasu horretan, etxeon elokairuaren kontratuarekin du zerikusia. Badirudi eskuorrietan esaten dela etxebizitza horietako baten kontratua bost urterako dela, baina 65 urtetik gorakoen kasuan, maizterrak eskatuz gero, luzatu egin daitekeel dela epe hori.

Bada, koalizioko bozeramaileak gogora ekarri du beste puntu hori ere aldatu egin zutela. Hain zuzen, urriaren 7an egindako osoko bilkuran erabaki zuten ezabatzea kontratuen mugagabeko luzatze hori, baldin eta maizterrak ez baditu betetzen Eusko Jaurlaritzako araudiak zehazten dituen baldintzak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak