La Caixako erasoa salatzeko elkarretaratzea deitu dute eguenerako

Usoa Agirre 2007ko urt. 9a, 12:24
Arrasateko Alkatetzatik dei egin diete herritarrei egueneko elkarretaratze isilean parte hartzeko. 18:30ean izango da, herriko plazan. Horrekin batera, udal talde guztiek adostutako adierazpenaren berri eman du.

EAJ-PNV, PSE-EE, EA, EB-Berdeak, PP, ARALAR eta Talde Mistoa udal taldeek bat egindako adierazpena:

  1. Urtarrilaren 5eko gauerdian Caixa, Kutxa eta BBVA banketxetako sukurtsalek jasandako erasoaren gaitzespena adieraztea. Ekintzak, eskerraz, ez du pertsonengan zuzeneko ondorio latzik izan, nahiz eta -suak hartutako indarra dela eta- etxe hartan bizi diren familien segurtasunari eragin dion.
  2. Kaltetutako eraikuntzan bizi diren herritar guztiei elkartasunik sendoena adieraztea. Arrasateko Udala kaltetuen esanetara gelditzen da eta bere esku dauden baliabide guztiak jarriko ditu normaltasunera itzuli ahal daitezen.
  3. Mota honetako ekintzek herritarren borondatearen mespretxua besterik ez dutela adierazten eta herritarrek demokrazian eta giza-eskubidetan oinarritutako gizarte bat eraikitzeko duten konpromisoa berrestea.
  4. Ez dago proiektu politikorik honelako ekintzak -herritarren integritate fisikoa arriskuan jartzen dutenak- justifikatu dezaketenik.
  5. Kalteturik gertatu diren auzoko guztiak udaltzaingoarekin harremanetan jarri daitezke, hemen jarraitu beharreko protokoloa adieraz diezaieten.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak