La Caixak 250.000 eurotik gorako kalteak ditu

Ubane Madera 2007ko ots. 19a, 09:27
Urtarrilaren 5ean, La Caixa eta bestelako banketxeen kontrako kale erasoak eragindako kalteen balorazio ekonomikoa bukatzen dabiltza. Hala jakinarazi du Aseguruen Konpentsazio Partzuergoak, perituak lanean dabiltzala oraindik. Edozelan ere, kalte horien estimazioa eginda daukatela jakinarazi du Ignacio Machetik, partzuergoko arduradunak.

Saltokiek, 30.000tik behera

Datuon arabera, La Caixak 250.000 euro inguruko kalteak jasan dituela estimatzen dute: "Bukatu barik dago tasazioa, baina baliteke kopuru hori gainditzea", dio Machetik.

Kutxa eta BBVA banketxeei dagokienez, 6.000tik 9.000 eurora arteko kalteak dituztela aurreikusi dute; asko jota, 9.000 euroko kalteak izango ditu kutxazain bakoitzak.

Horrez gainera, partzuergoko arduradunak jakinarazi du kalteak izan zituzten bi saltokiek, Umek eta Loramendik, ez dutela gaindituko 30.000 euroko zifra, nahiz eta Loramendi Kirolak denda dezente kaltetu zen.

Udalaren txostena

Bestalde, Arrasateko Udalak berak ere oraingo astean bertan aurkeztu du berari dagozkion gastuen zerrenda. Hain zuzen ere, guztira 15.733,19 euro gastatu ditu honako zerbitzuetan:

  • Udal brigada (5.068, 04 euro)
  • Hotel Mondragon (4.636,18 euro)
  • Cespa garbiketak (3.400,8 euro)
  • Bereya Elektrizitatea (1.313,56 euro)
  • Gesalibar edukiontziak (1.126,61 euro)
  • Buenuena Jatetxea (188 euro)

Zauritua, hoberantz

Bukatzeko, Ambrosio Fernandez arrasatearra ospitalera eraman behar izan zuten, kea arnasteagatik. Bada, Inazio Lakuntza alkateak jakinarazitakoaren arabera, ZIUn (Zainketa Intentsiboetako Unitatean) ingresatuta dago oraindik gizona, "baina, azken egunotan, hobekuntza nabarmena izan du. Altxatzen da ohetik, berba egiten du…". Edozelan ere, gogorarazi du, polikipoliki, segituko duela hobera egiten, pertsona nagusia delako eta lehenagotik ere bere egoera delikatu samarra zelako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak