Kutxak arratsaldeetan irekitzea aldebakarreko erabakia dela salatu du LABek

Txomin Madina Milikua 2009ko urr. 8a, 18:07
Irailaren erdialdeaz geroztik, Gipuzkoako Kutxako bulego guztiak goizez eta arratsaldez daude irekiak. Sindikatuak, baina, ez daude ados erabaki honekin. Hala, LAB sindikatuak deituta elkarretaratzea egin dute Arrasateko Kutxaren parean.

Aldebakarrekoa. Horrelaxe kalifikatu dute LAB sindikatutik Kutxaren zuzendaritzak bulego guztiak goiz eta arratsaldez irekitzeko erabakia. Salatu dutenez, iraila hasieran komunikatu zieten enpresaren erabakia, eta iraila erditik aurrera jarri zen indarrean, negoziatzeko aukera barik.

Salatu dute, baita ere, langileen ia %60ri eragiten dien erabakia dela, eta langileen kontrako neurritzat jo dute, bizitza laborala eta familiarra bateratzea zailduko duelako.

Gaineratu dutenez, aurretik 30 bat bulego ireki izan dituzte arratsaldez, baina negoziorik ez zegoela eta batzuetan arratsaldez istea erabaki dute. horregatik, LAB sindikatutik azaldu dute ez dutela arrazoi operatiborik ikusten.

Leihatilarik ez arratsaldeetan

Adierazi dute, era berean, ordutegi berriarekin leihatilako orduak murriztu egin direla: bost ordu eta erditik, bost ordura pasatuta. Arratsaldeko orduak kudeaketetarako bakarrik direla ere zehaztu dute, ez leihatilarako, eta horrek bezeroen artean kexak eragin dituela.

LABek presioak eta xantaiak salatu ditu, eta azpimarratu du Kutxan ordezkaritza duten sindikatu guztiak daudela kontra. Dena den, zuzendariekin negoziatzeko borondatea dutela gaineratu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak