Kutxak AEDren 25. urteurreneko egitaraua babestuko du

Txomin Madina Milikua 2008ko aza. 11a, 20:55
Gaur arratsaldean sinatu dute hitzarmena Zigor Masip, AEDko lehendakariak eta Marta Madinabeitia, Kutxako Mendebaldeko zuzendari komertzialak.

AEDk egitarau zabala prestatu du bere 25. urteurrena ospatzeko, datorren urtera arte luzatuko den egitaraua hain zuzen ere. Eta gaur sinatu duten lankidetza akordioari esker, Kutxa izango du babesle.

Finantza-etxeak egitarau osoa babestuko duen arren, duen proiekzioagatik indar berezia jarriko du datorren abenduaren 19an eta 20an burutuko diren hizkuntza gutxietuen inguruko nazioarteko jardunaldietan. Jardunaldi hauetan hainbat hizlarik hartuko dute parte, eta besteak beste, Poloniako aditu batek jardungo hizkuntza gutxituen inguruan.

Kutxako ordezkariek azaldu dutenez, lankidetza akordio honekin berretsi egin gura dute Debagoienarekiko duten konpromosioa.  Borondate bide horrekin segi gura dutela ere gaineratu dute, euren hitzetan Debagoiena eta Donostia hain urruti ez daudela erakusteko.

15000 euro

Babes ekonomikoari dagokionez, Kutxak guztira 15000 euroko diru laguntza emango dio AEDri. Diru laguntza bi zatitan gauzatuko da: 5000 euro 2008a amaitu aurretik, eta gainontzeko 10000 euroak 2009ko lehen hiruhilekoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak