Kultura kontu ugari gaur arratsaldeko batzarrean

Ubane Madera 2009ko mai. 11a, 13:00
Gaur (astelehena) arratsaldean udal agintariek egingo duten batzarrean, bestelakoen artean, jai kontuak landuko dituzte. Adibidez, hilaren bukaeran egingo duten Antzinako Arrasate izeneko azokaren gainekoak landuko dituzte, eta apurtxo bat urrutirago begiratu eta San Juan kontuak ere mahai gainean izango dituzte, entzierroak eta zezen ikuskizun tradizionalak antolatzeko aukera aztertu beharko dute-eta.

Horrekin batera, eta kultura kontuekin segituz, liburu bat argitaratzeko Udalak jaso duen laguntza eskaera aztertu beharko dute. Hain justu, Jose Maria Velez de Mendizabal idazleak eskatu du laguntza, 1949 izenburua duen liburua argitaratzeko.

Eta kultura gai gehiago ere badituzte gaur mahai gainean udal agintariek; batetik, euskalkiez arduratzen den Badihardugu elkarteak Arrasateko Ahotsak izeneko proiektua abiarazteko eskaintza egin dio Udalari; AED elkarteak, berriz, Denok Elkarrekin izeneko ekitaldirako dirulaguntza eskatu dio eta Udalak aztertu beharko du, baita ere, Izaskun Murgia izeneko elkarte lirikoarekin kontratua sinatzeko aukera.

Ikusten denez, beraz, gaur kultura kutsua izango dute nagusi gobernuaren  bileran. Datozen egunotan kontatu dizkizuegu zeintzuk izan diren udal agintariek hartu dituzten erabakirik esanguratsuenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak