Kultura elkarteekin landutako elkarlanari esker, saioak izango dira Txikilandian

Ubane Madera 2007ko abe. 28a, 09:44
Txikilandiarako guztia gertu dute Txatxilipurdi elkartekoek: "Prest urtarrilaren 2an hasiera indartsu bat emateko Txikilandiari", adierazi du Uxue Zabaletak, Txikilandiako arduradunak.

Urtarrilaren 2tik 5era bitartean izango da zabalik Txikilandia: "Falta ezin diren puzgarriak izango dira, tailer piloa, ludoteka, ipuin txokoa, ziber-txokoa, saiatuko gara sormen tailerrak lantzen…Eta nobedade moduan aurten herriko kultur elkarteekin elkarlanean, urtarrilaren 2an, 3an eta 4an ikuskizunak izango ditugu. Urtarrilaren 2an euskal dantzak eta sevillana dantzak; 3an, gimnasia erritmikoa, karatea eta batuka eta 4an judoa eta karaokea; guztiak 18:00etatik 20:00etara".

Horrez gainera, egun berezi bat izango dutela era kontatu du Zabaletak: "Urtarrilaren 4an izango ditugu igerileku biak guretako eta bietan puzgarriak izango dira. Horrela, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara hezitzaileak izango dira eta umeek aukera izango dute Txikilandiako pasearekin (egun osorako balio du) bai igerilekuan ibili eta baita kantxan, puzgarri, tailer eta guzti horietan parte hatzeko. 2 urtetik hasi eta 12 urtera arteko ume eta gazteendako da ekimena". 

500-600 ume eguneko

Ume mordoa espero dituzte, gainera, Txikilandian: "Beste urte batzuetako zenbakiak ikusita, egunean 500-600 ume pasatzen dira, gehi haien guraso, amama eta lagun guztiak… Hori horrela, urtero moduan, sarrera-irteerarako pazientzia izan dezatela eskatu gura diegu".
Jakina, horrenbeste ume zaintzeko begirale ugari izango dituztela ere kontatu du Txikilandiako arduradunak: "Goizean egongo dira 32-35 begirale eta arratsaldean 10 bat gehiago. Ondoko herrietatik ume gehiago etortzen direnez, komodinak behar izaten ditugu".

Egutegia eta ordutegia
Hilaren 2tik 5era; 2an, 3an eta 4an, 11:00etatik 14:00ak arte eta 16:00etatik 20:00ak arte. Urtarrilaren 5ean, 11:00etatik 14:00ak arte.

Prezioa
Urtarrilaren 2an, 3an eta 4an, 6 euro. Urtarrilaren 5ean, 5 euro. 1-2 urteko umeek 3 euro. Eta bonuak 15 euro.

Egun berezia
Urtarrilaren 4an igerileku biak puzgarriekin izango dira.

Aurtengo berritasuna
Kultura elkarteekin elkarlanean, ikuskizunak. Urtarrilaren 2an, euskal dantzak eta sevillana dantzak; 3an gimnasia erritmikoa, karatea eta batuka eta urtarrilaren 4an, karaokea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak