Kulturate da kultur etxe berriaren izena

Txomin Madina Milikua 2007ko ots. 6a, 19:09
Datorren otsailaren 12an irekiko ditu ateak Arrasateko kultur etxe berriak. Gaur goizean , otsailak 6, emandako prentsaurrekoan, kultur etxearen izena eta irudia aurkeztu dituzte.

Jon Garai Kultura Teknikaria, Inazio Lakuntza, Arrasateko alkatea eta Asier Albistur, AZK komunikazio enpresako ordezkaria izan dira prentsaurrekoan. Bertan,  kultur etxe berriaren marka, izena eta logotipoa aurkeztu dituzte.
Kultur etxe berria otsailaren 12an irekiko dute herritarrentzako, baina inaugurazio ofiziala, martxoan izango da. Dena den, jadanik hasi dira egoitza berria betetzen: udal bulegoko langileak bertan ari dira lanean, eta pintura ikastaroak ere Kulturaten antolatu dituzte. Bihar bertan gainera, Arrasateko 6 urteko haurrek, liburuen leku aldaketa sinbolikoa egingo dute Monterron eta Kulturate artean giza katea bat eratuz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak