Kultura artekotasuna sendotu
Helburua da "batez ere, kultura artekotasuna sendotu eta kultura aniztasuna ezagutzera eman", aditzera eman du Maite Uribarrenek, Ekin elkarteko ordezkariak. Zera ere gaineratu du: "Jendeak ikusi dezan beste kultura batzuk ere badaudela eta hori oso aberasgarria dela". Hori horrela, azpimarratu gura izan du herritar guztiei zuzendutako ekitaldiak antolatu dituztela: "Mutilak, neskak, umeak zein helduak etor daitezke".
Guztiendako modukoak, doan
Ekitaldi guztiak Kulturaten egingo dituzte, arratsalde partean. Edozelan ere, kontuan hartu behar da ekitaldietako batzuk areto nagusian izango direla eta beste batzuk Jokin Zaitegi aretoan. Hori bai, guztiak dohainik ikusi ahal izango dira. Ekin elkarteko ordezkariak gura du jende guztia animatu parte hartzen "uste dugu interesgarria eta polita izango dela", esan du.
Egitaraua
12, astelehena
18:00-19:30 Emakume etorkinen egoerari buruzko tailerra; Extranjeras dokumentalaren emanaldia eta tailerra.
13, martitzena
19:00 Helduendako ipuin kontaketa, Itziar Rekalderen eskutik: Bidaiek ez dute itzulera. Jokin Zaitegi aretoan
15, eguena
18:00 Ikusentzunezkoa: Mundua zazpi koloretan. Diapositibak, marrazkiak, irakurketak eta musika.
16, egubakoitza
17:30 Umeendako ipuin kontaketa: Afrikako ipuinak, Miren Camisonek kontatutakoak. Jokin Zaitegi aretoan.