Kukai dantza taldearen "Soka" ikuskizuna bihar, herriko plazan

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2009ko uztailaren 9a

Arrasateko kultura sailak antolatutako "Udazabal" programaren barruan, bihar, egubakoitza, "Soka" deritzon ikuskizuna egingo du Kukai dantza talde ezagunak. Aipatutako dantza emanaldi hori, kaleko ikuskizun dinamikoa eta indar handikoa da; bost dantzarik eta bi perkusio jotzailek parte hartzen dute. Jarraian duzue entzungai, Jon Mayak, Kukai taldeko dantzaria eta taldeko bultzatzailea denak, Arrasate Irratian eman dituen azalpenak.

Euskal sustrai tradizionaleko dantza eta gaur egungo erritmoekin batzen ditu "Sokak". Kukai dantza taldearen ikurra da, aintzinako tradizioa gaur egunekoa bihurtzea; oraingoan ere helburu hori du. Hitzordua, bada, uztailak 10, egubakoitza, 20:00etan, Arrasateko herriko plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak